XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Collage deritxon hori ekintza bat da: paper edo kartulina baten gainean, argazkiak, marrazkiak, eta beste hainbat gauza (hostoak, lurra, lumak, e.a.) bata bestearen gainean eransten dira, nahaste baten).

Gero izpi edo errainu beilegi batzuk marraztu daikez, Jainkoak gizon-emakume guztiak inguratzen eta zaintzen dituala adierazoteko.

Gai honetako testoei begiratuz, Jainkoa gurekin dagoala aurkitzen dogu.

Orain garrantzizkoena hauxe da: gaur eta hemen Jainkoa gurekin dagoala aurkitzea.

Horretarako, itaun batzuk landu daitekez, umeak gero bere inguruko persona helduei egiteko.

Itaunak, umeek landuko ditue, katekistearen laguntzaz.

Itaunei emondako erantzunekin, grafiko bat egin daiteke, umeentzat jakingarrienak diran erantzunak bertan jasoaz.

Hona hemen euren gurasoei, hezitzaileei, anai-arreba zaharragoei, abadeari, umeak ezagutzen dauan beste katekista bati... egin deikioezan itaun batzuk umeei eskeintzeko: - Noiz edo noiz Jainkoa zeure bizitzan aurkitzen dozu?.

- Non aurkitzen dozu gehienetan?.

- Gogoratu egizuz, Jainko Aita zeugaz dagoala somau dozun hiru egoera konkretu.

Eta eurei gogoratzen jakezan itaun guztiak.

Baina ez litzake egokia izango itaunketa luzeegia; 5-7 itaun nahiko izango litzatekez.

e) Buruz ikastea.

Azkenengo laburpena, gaiaren sintesi lez aurkeztua, ez da zehatz-mehatz buruan sartzeko.

Umeari ikusitako guztia esaldi argi eta ulergarrian batzen laguntzeko egina da.

Umeak ere bere laburpena egin daike.